Azken eguneratzea 2002ko apirilaren 24an
Irakhau fitxategiaren azken eguneratzeak eskuratzeko, ikus www.openoffice.org/welcome/readme.html
Fitxategi honek OpenOffice.org 1.0 bulegoko suiteari buruzko informazio garrantzitsua dauka. Irakurri informazio hori arreta handiz lanean hasi aurretik.
OpenOffice.org komunitateak, produktu honen garapenaren arduraduna den aldetik, komunitateko kide gisa parte hartzera gonbidatu nahi zaitu. Erabiltzaile berria zarenez, OpenOffice.org-en gunea bisita dezakezu erabiltzailearentzako informazio lagungarria eskuratzeko: http://www.openoffice.org/about_us/introduction.html Irakur ezazu ondoren agertzen den OpenOffice.org proiektuari buruzko atala ere.
Oharra: Kontuan izan administratzaile-eskubideak eduki behar direla instalazio-prozesua egiteko.
Ziurtatu nahikoa memoria duzula aldi baterako direktorioan.OpenOffice.org Sun Solaris plataforman instalatzeari buruzko informazio garrantzitsua:
OpenOffice.org instalatu aurretik, Sun Microsystems-en sistema eragileentzako adabaki bat edo gehiago instalatu behar dira. Adabaki horiek helbide honetatik deskarga ditzakezu: http://sunsolve.sun.com
Sistema eragileentzako ondorengo adabakiak behar dira:
Goian aipatu diren bertsioak gutxieneko eskakizunak dira, bertsio-zenbaki berriagoak (handiagoak) ere onartzen dira.
OpenOffice.org Sun Solaris plataforman instalatzeari buruzko informazio garrantzitsua:
OpenOffice.org instalatu aurretik, Sun Microsystems-en sistema eragileentzako adabaki bat edo gehiago instalatu behar dira. Adabaki horiek helbide honetatik deskarga ditzakezu: http://sunsolve.sun.com
Sistema eragileentzako ondorengo adabakiak behar dira:
Goian aipatu diren bertsioak gutxieneko eskakizunak dira, bertsio-zenbaki berriagoak (handiagoak) ere onartzen dira.
OpenOffice.org 1.0 OpenOffice.org-en bertsio zaharragoaren alboan instala dezakezu. Gero OpenOffice.org-en aurreko bertsioa desinstalatzea erabakitzen baduzu, bertsio berriagoaren instalazio-programari deitu eta Konpondu aukera exekutatu beharko duzu. Horrek bertsio berria sisteman behar bezala erregistratuta dagoela ziurtatzen du.
Ziurtatu nahikoa memoria duzula aldi baterako direktorioan.
Sistema abiaraztean arazoak sortzen badira OpenOffice.org Quickstarter-i deitzeko (adibidez, esteka baliogabea bada), arrazoia honako hau izan daiteke: sareko instalazioa instalatuta dagoen sare-unitatea ez dago edo oraindik ez dago erabilgarri.
Kasu gehienetan, horren zergatia sare-unitateak saioa hasteko script-aren bidez konektatuta daudela izaten da. Horregatik, sare-unitateen konexioa modu paraleloan ezartzen da autostart taldearen programak exekutatzeko. Quickstarter ere talde horretatik abiarazten da.
Arazo hori ez edukitzeko, sare-unitatea sistemaren zerbitzuen bidez konektatu behar da. Hori ezinezkoa bada, Quickstarter-i deitzeko erabiltzen den esteka sistemako autostart taldetik ken daiteke edo Quickstarter lanpostuko instalazioa instalatzean desgai daiteke. Sistema-administratzaileak Quickstarter sare-instalazioa instalatzean desgaitu badu, erabiltzaileak ezingo du Quickstarter hautatu aurrerago lanpostua instalazioa egitean.
OpenOffice.org-n pantaila-bistaratzerako eta inprimatzeko erabiltzen den letra-tipoa alda dezakezu. Horretarako, ordeztu sisteman instalatuta dagoen beste letra-tipo batekin. Hori letra-tipoak ordezteko funtzioaren bidez egin dezakezu. Aukeratu Tresnak- Aukerak- OpenOffice.org - Letra-tipoen ordeztea funtzio hori erabiltzeko.
OpenOffice.org-eko erabiltzaile-interfazearen letra-tipoa aldatzeko, "Andale Sans UI" letra-tipo lehenetsia beste letra-tipo batekin ordeztu behar duzu eta "beti" ezarpena markatu.
Elkarrizketa-koadroari buruzko xehetasunak lortzeko kontsultatu OpenOffice.org-en Laguntza.
Sareko instalazioko CDEko lasterbide-multzoa ez da automatikoki kentzen desinstalatzean. Desinstalatu aurretik, sartu ondorengo komando-lerroa Administratzaile (root) gisa CDEtik lasterbideak kentzeko: /usr/dt/bin/dtappintegrate -u -s [OpenOffice.org-en bide-izena].
Adibidea: /usr/dt/bin/dtappintegrate -u -s /usr/local/openoffice.org1.0
Mozilla helbide-liburuaren kontrolatzaileak SUNWzlib paketea behar du. Pakete hori ez dago Solaris sistema eragilearen instalazio minimoaren barruan. Mozilla helbide-libururako sarbidea behar baduzu, gehitu pakete hori Solaris sistema eragileari instalazio-CDko "pkgadd" komandoa erabiliz.
3.6 baino bertsio zaharragoetan, ReiserFS fitxategi-sistemak arazo bat sortzen du erabiltzearen IDa 65535 baino handiagoa bada. Arazoa honetan datza: OpenOffice.org-ek aldi baterako gordetzen dituen fitxategiak aurrerantzean ezin ditu programak berak kendu, sistema-administratzaileak bakarrik ken ditzake (adibidez: /tmp/OSL_PIPE_xxx ). Ondorioz, OpenOffice.org ezin da abiarazi. Arazoa ReiserFS fitxategi-sisteman dago eta 3.6 bertsioan eta bertsio berriagoetan konpondu da.
Ezarpen lehenetsian, fitxategi-blokeoa aukera desaktibatuta egoten da OpenOffice.org-n. Aktibatzeko, dagozkion SAL_ENABLE_FILE_LOCKING=1 ingurune-aldagaiak ezarri eta SAL_ENABLE_FILE_LOCKING esportatu behar duzu. Sarrera horiek desgaituta daude jada soffice script-fitxategian.
Kontuz: fitxategi-blokeoaren funtzioa aktibatuta edukitzeak arazoak sor ditzake Linux NFS 2.0rekin batera erabiltzen den Solaris 2.5.1 eta 2.7 bertsioetan. Sistemako inguruneak parametro horiek baditu, biziki gomendatzen dizugu fitxategi-blokeoaren funtzioa ez erabiltzeko. Bestela, OpenOffice.org blokeatu egingo da Linux duen ordenagailu batean muntatutako NFS direktorio batetik fitxategi bat irekitzen saiatzen zarenean.
OpenOffice.org-ek Info-ZIP erabiltzen du OpenOffice.org-en instalazioa sortzeko eta despaketatzeko, baita OpenOffice.org XML fitxategi-formatua paketatzeko eta despaketatzeko ere. Info-ZIP programak (ZIP, UnZip eta beste utilitate batzuk) doan eskura daitezke eta iturburu-kodean eta programa exekutagarri gisa erabil daitezke. Eskuratzeko, bisitatu FTP gune anonimoak, adibidez: ftp.uu.net:/pub/archiving/zip/*.
Zatien copyright-a 1998, 1999 James Clark. Zatien copyright-a 1996, 1998 Netscape Communications Corporation.
OpenOffice.org komunitatearentzat oso onuragarria izango litzateke zuk iturburu irekiko proiektu garrantzitsu hau garatzen aktiboki parte hartzea.
Erabiltzaile gisa, suitearen garatze-prozesuan zati garrantzitsua zara eta guk are paper aktiboagoa izatera animatzen zaitugu, komunitatearen epe luzerako laguntzaile izan zaitezen. Sartu eta aztertu erabiltzailearen orrialdea helbide honetan: openoffice.org
Hartu behar duzun denbora softwarea instalatzean produktua erregistratzeko prozesua osatzeko. Nahiz eta erregistratzea hautazkoa izan, erregistratzeko gomendatzen dizugu, informazio horri esker komunitateak software hobeak egin baititzake eta erabiltzaileen beharrei zuzenean erantzun diezaieke. Pribatutasun-politikaren bidez, OpenOffice.org komunitateak beharrezko neurri guztiak hartzen ditu zure datu pertsonalak babesteko. Instalatzean erregistratu ezin izan bazara, itzuli eta erregistra zaitezke nahi duzunean ondorengo helbidean: www.openoffice.org/welcome/registration-site.html
Erabiltzaileari zuzendutako inkesta ere badago linean eta betetzeko gomendatzen dizugu. Inkesta horren emaitzek OpenOffice.org-i azkarrago lan egiten lagunduko diote bulegoko suitearen hurrengo belaunaldiak sortzeko estandar berriak ezartzean. Pribatutasun-politikaren bidez, OpenOffice.org komunitateak beharrezko neurri guztiak hartzen ditu zure datu pertsonalak babesteko.
OpenOffice.org-en web guneak IssueZilla dauka, hau da, akatsen eta arazoen berri emateko, haien segimendua egiteko eta konpontzeko mekanismoa. Erabiltzaile guztiak beraien plataformetan sortzen zaizkien arazoen berri ematera animatzen ditugu. Arazoen berri-ematea erabiltzaileen komunitateak eman dezakeen laguntzarik garrantzitsuenetarikoa da softwarearen garapenak eta hobekuntzak aurrera jarrai dezaten.
Hona hemen proiektuaren posta-zerrenda batzuk eta horietan harpidetzeko helbidea: www.openoffice.org/mail_list.html
Ekarpen handiak egin diezazkiokezu iturburu irekiko proiektu garrantzitsu honi, nahiz eta software-diseinuan edo kodeketan esperientzia mugatua eduki. Bai, zuk!
http://projects.openoffice.org/index.html helbidean hainbat proiektu aurkituko dituzu, lokalizazioa, eramangarritasuna eta groupware-tik hasi eta nukleo-kodeketaren proiektu errealetaraino. Garatzailea ez bazara, probatu dokumentazioa edo marketineko proiektuak. OpenOffice.org Marketineko proiektuak teknika komertzial tradizionalak zein gerrilla-teknikak aplikatzen ditu iturburu irekiko softwarea merkaturatzeko, eta hori hizkuntz eta kultur oztopoak gaindituz ari gara egiten. Zuk lagun dezakezu honen berri emanez eta lagunei bulegoko suiteari buruz hitz eginez.
Laguntzeko, eman izena Marketin, Komunikazio eta Informazioko Sarean: http://marketing.openoffice.org/contacts.html.
Bertan harremanetarako kontaktuak eman ditzakezu: zure herrialdeko eta komunitate lokaleko prentsa, komunikabideak, gobernuko erakundeak, adituak, eskolak, Linux-en erabiltzaile-taldeak eta garatzaileak.
OpenOffice.org 1.0 bulegoko suiteari buruzko laguntza lortzeko, begiratu dagoeneko erantzunda dauden galderak ondorengo posta-zerrendan: 'users@openoffice.org', http://www.openoffice.org/mail_list.html. Bestela, bidali zure galderak users@openoffice.org helbidera. Gogoratu zerrendan erregistratu behar duzula erantzuna posta elektronikoaren bidez jasotzeko.
Begiratu FAQ atala ere, OpenOffice.org-en etxeko orriko nabigazio-barraren ezkerraldean aurkituko duzu. Maiz egindako galderak hemen biltzen dira.
Laguntzen hasteko modurik onena posta-zerrenda batean edo gehiagotan harpidetzea da, denbora batez kuxkuxeatu eta pixkanaka-pixkanaka postaren artxiboak irakurtzen hasi hainbat gai ezagutzen joateko, OpenOffice.org-en iturburu-kodea 2000ko urrian argitaratu baitzen. Gaia menderatzen hasten zarenean, zure burua posta elektroniko bidez aurkeztu besterik ez duzu, eta proiektuan murgildu ahal izango zara. Iturburu irekiko proiektuak ezagutzen badituzu, begiratu gure Egitekoak zerrenda eta ikusi ea zerbaitetan laguntzea gustatuko litzaizukeen ondorengo helbidean: http://www.openoffice.org/dev_docs/todos.html.
OpenOffice.org 1.0 bulegoko suitearekin lanean gustura arituko zarela eta linean gurekin bat egingo duzula espero dugu.
OpenOffice.org komunitatea