Zertarako behar dut Weave?
Tekleatzea gogorra da
Onar dezagun, mugikorrean tekleatzea zaila da. Esan agur URL luzeak eta bilaketa-hitzak tekleatzeari, Barra Txundigarriak zure historia, laster-markak eta fitxak gogoratzen baititu, bai zure PCkoak zein mugikorrekoak, eta berehala eramaten zaitu nahi duzun lekura eta oso gutxi tekleatuta.
Ez hasi zerotik
Esan agur berrezarpenei eta berriro tekleatu behar izateari. Weave-k zure Firefoxeko pasahitzak eta hobespenak sinkronizatzen dituenez, lanari azkar eta prest ekin diezaiokezu.
Joan kalera eta jarri martxan
Eraman zure Firefox zurekin nahi duzun tokira. Nabigatu webean zure PCtik, irten kalera eta edonora joan, eta orduan ere dena prest eduki zure telefonoan: zure historia, irekitako fitxak, laster-markak, Barra Txundigarria... den-dena etxean utzi duzun bezala.